ARTEA

Arkitektura iragankorraren proposamen espazial elkarreragilea, Iruñean

Fernando Molinak, Nafarroako Unibertsitateko Arkitekturako eta Diseinu Graduan irakasle, ikertzaile eta arkitektoak, Arkitekturaren hezurduren edertasuna lana jarri du ikusgai, Iruñeko Juslarrotxa Civibox Aretoan.

Egitura artikulatuz eratutako geometria konplexuak osatzen dituzten lau obrak osatzen dute erakusketa, artistaren lanaren garapena erakusten duena. Irakaslearen asmoa, ikusleak ikurra edo toroide karpa bezalako formen edertasuna ikustea da, hortik erakusketaren izenburua ere.

Eraikuntzen artean, arrautza-oskola formako estruktura bat nabarmentzen da. Molinak argitu duenez, obra hau metaforikoa da, “bere barruan, geroko eta oraingo bizitza daramana”, adierazi duenez. Triangelu artikulatuz osatzen da obra, egituraren erdigunetik ere ikusteko pentsatuta dagoena. Hala, ikuslearekin espazioaren elkar eragitea eta jolastea da obraren helburua.

Lan horiek egiteko gainera, sortze eta muntaketa lanetarako, arkitekturako bere hamabost ikaslek ere parte hartu dute. Hala, Andrea Giammeti Otaegi, Ane Marina Cenitagoya, Jose Rodriguez-Losada, Ane Inclan Mora, Mark Arbizu Castiella, Anne Ortega Rey, Mikel Garcia-Abad Gonzalez, Irene Biera Muriel, Alvaro Lopez Areños, Ana Garralda Sancena, Oscar Lopez de Ondategi, Jimena Lopez Martinez, Ricardo Herrero Lopez, Juan Alvarez Aznar eta Fernan Valdivieso Unda ikasleek bere esku hartzea izan dute erakusketa honetan.

Erakusketa datorren irailaren 26ra bitartean bisitatu ahalko da. Ordutegiak eta gainerako informazioa, iruñeakulturada web atarian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button