BESTELAKOAK

Gaur hasiko da Mundumira munduko kulturen festa

Gaur hasi eta igandera bitartean Mundumira munduko kulturen festa egingo dute Elgetan. Ekimena Euskal Herria aldizkariak eta Debagoienako Mankomunitateak antolatzen dute eta aurtengoa zazpigarren edizioa izango da.

“Mundumira batez ere jaia da, baina jai hori egiteko beharrezkoak dira kultur aniztasuna, lurraldeen jasangarritasuna eta herri eta pertsonen arteko ezinbesteko elkartasuna”. Horregatik, beste behin ere garatze bidean dauden herrialdeetako hiru proiektu babesteko aukera ere izango da bertan.

Jaialdian askotariko ekitaldi eta espazioak izango dira, hala nola, kale animazioa, elkartasun foroa, nekazaritza ekologikoaren azoka edo umeen gunea, baina egitarauko atal nagusia musikarena da. Izan ere, talde interesgarri asko bilduko dira Debagoienako udalerri horretan, besteak beste, Jerez de la Fronterako Los Delinqüentes.

Andaluziarrak dira kartel buru, baina haiekin batera hainbat jatorritako bederatzi talde izango dira:  Dub Inc (Frantzia); The Billie Jeans (Euskal Herria); Habana con Cola (Kuba); Mery Mai + Ain_1 (Arrasate); Andrakan (Euskal Herria); La Troba Kung-Fú (Katalunia); Jorginho (Brasileko musika); Moya Kalongo (Mozambike); eta Oreindik (Euskal Herria).

Egitarauaren xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button