BESTELAKOAK

Arkitektura Eskolako ikasleen “Terminus” erakusketa ibiltaria

Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleen karrera amaierako bederatzi proiektuk (KAP) osatzen dute Terminus erakusketa ibiltaria. Erakusketa azaroaren amaierara arte bisitatu ahal izango da Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Bizkaiko Ordezkaritzan.

Erakusketa estatuko hainbat hiritan egon da, eta, horri esker, graduatu berri diren ikasleen lanek ikusgaitasun handiagoa izango dute, arkitekturako beste profesional batzuekin harremanetan jartzea errazteaz gain. Guztira bederatzi proiektu egongo dira ikusgai Bizkaiko Ordezkaritzan hilaren amaierara arte.

Erakusketak jasotzen dituen proiektuak hauek dira: The Bloemen Experience, Álvaro Alcain; The Great Hotel, Andrés Aldave; Viviendas y estudios para arquitecto en Londres, Beatriz Almeida; Ciudad Ferial: Hotel Puerta Ifema, Carmen Bistuer; Bloemenkart, Jesus Fole; FIVE, Maria Gorostiaga; Hispanic Council, Jon Ibañez; Agricultural Laboratories, Francisco Javier Martinena, eta Five Studios, Borja Ruiz.

Erakusketaren inaugurazio ekitaldia azaroaren 20anizango da, 20:00etan, Luis Maria Uriarte arkitekto eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako Karrera Amaierako Proiektuen tutorearen eskutik.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button