BESTELAKOAK

Arkeologia suspertzeko diru-laguntzak, Bizkaian

Bizkaiko Aldundiak bertako arkeologia- eta paleontologia-ikerketarako diru-laguntzen deialdia ireki du. Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 13an amaituko da. Sarituko diren proiektuak 2020ko ekitaldian garatu beharko dira.

Euskara, Kultura eta Kirol Sailak 2020an Bizkaiko Lurralde Historikoan arkeologia- eta paleontologia-jarduerak burutzeko diru-laguntzen deialdia egin du onartu du, honako hauek egiteko: arkeologia-prospekzioak; arkeologia-zundaketa, -kontrol eta -indusketak; labar-artearen azterketa eta altxaeren azterketa estratigrafikoa.
Halaber, laguntzak jaso ditzakete “jarduera paleontologikoek eta ondasun edo gune arkeologiko edo paleontologikoei eragiten dieten beste batzuek”.

Bizkaiko Foru Aldundiak kultura-ondasunak kontserbatzeko, hobetzeko, zaharberritzeko eta induskatzeko laguntza-programak babesteko konpromisoan, lurraldean arkeologia- eta paleontologia-jarduerak egiteko diru-laguntzak emango ditu, eta guztira 80.000 euro bideratuko ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button