ESZENA

Antzerki ikastaro gehiago Hegoak eta EHUn

Hegoak-eko antzerki taldeak ikastaro berri bati ekingo dio datorren urriaren 6ean, asteazkena, ekainera arte luzatuko dena.
Eskolak 20:00etatik 22:00etara izango dira eta hilero ordaindu beharreko dirua, izena ematen duzuen pertsona kopuruaren arabera ezarriko da, beraz, zuetariko zeintzuk apuntatu nahi duzuen jakin beharra dute lehenengo.
Aurretiazko esperientziarik izatea ez da beharrezkoa. Tailerraren helburua, GLBT kolektiboarekin erlazionatutako zenbait antzerki-lanen inguruko lan teoriko zein praktiko bat egitea da.

Beste aldetik EHUn ere urtero antolatzen dira antzerkiarekin zerikusi zuzena duten ikastaro trinkoak. Kasu honetan, urriaren 15ean hasiko diren ikastaroetan sormena, interpretazioa, ahotsa eta bere adierazpenak landuko dira.
Honen gaineko informazio guztia hemen duzu bilduta.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button