ESZENA

Datorren urteko “Kaleka” jaialdian parte hartzeko epea zabalik

Datorren urteko Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdiko 29. edizioan parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea zabalik dago, sekzio Ofizialaren barnean. Epe hori 2018ko urtarrilaren 31ra arte dago zabalik.

Jaialdiaren 29. edizioa 2018ko uztailaren 18tik 22ra ospatuko da, eta bertan ikusiko diren lanak jaso nahi dituzte antolatzaileek. Horrexegatik, deialdian hautatuak izan daitezke kale-arte mailan jasota dauden edozein diziplinatako lanak.
Proposamena jasotzeko unean kontuan hartuko dira publiko ezberdin eta belaunaldi-arteko publikoei zuzenduak egotea, eta izaera, interakzio eta parte-hartze modu berriak izatea,

Proposamen guztiak jaso ostean, balorazio eta hautaketa prozesua 2018ko otsailean burutuko da.

Bestelako datuak hemen eskuratu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button