ARTEA

Ariketaren inguruan hausnarrean

Asteburu honetan, apirilaren 12an eta 13an, Tabakalerak, Vienako Arte Ederren Akademiarekin lankidetzan, nazioarteko mintegi bat antolatu du ariketaren inguruan: Pobreen zibernetika: tutorialak, partiturak eta ariketak.

Tabakalerak 2018-2019 biurtekorako proposatu zuen Ariketak: la segunda respiración proiektuaren harira dator honakoa, eta hitzaldiz, mintegiz, erakusketaz eta zinema- eta musika-zikloz osatuko da.

Arnas luzeko proiektu berri honek ariketa kontzeptua hartuko du abiapuntu, “pentsamendu abstraktuak eta bestelako gaitasunek eta bizitzarekin lotutako funtzioek, norberaren praktikek eta kolektiboek, aktiboek eta pasiboek, eta gertaeraren iritsierak sortutako ohituren izaera iraunkorrak bat egin eta nahasten diren topagune gisa”.

Mintegia bi zatitan banatuko da: lehena apirilaren 12an eta 13an egingo da Tabakaleran (Donostia), eta, bigarrena, Vienako (Austria) Artearen Historia eta Kultura Ikasketen fakultatean, maiatzaren 17an eta 18an.

Apirilaren 12an, 18:00etan, hasiko da mintegiaren lehen saioa. Mahai-inguru bat izango da eta bertan, Lili Reynaud-Dewar eta Camila Sposati sortzaileek Diedrich Diederichsen komisarioa izango dute lagun. Bigarren jardunaldian, Popular Plays, Unpopular Urgencies (Interpretazio ezagunak, premia ezezagunak) izenekoan, Anke Dyes, Inka Meißner, Ana de Almeida, Nina Kerschbaumer eta Constanze Ruhm sortzaileak ariko dira hizlari, apirilaren 13an, 16:00etan hasita.

Jardunaldi honen gaineko informazioa Tabakalerako webgunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button