BESTELAKOAK

“Argitaletxea EDO!” egitasmoa aurkeztuko dute Donostian

Bihar, ekainak 21, Argitaletxea EDO! proiektua aurkeztuko dute Donostiako Kaxilda liburu-dendan. Argitaletxea baino zerbait gehiago da bihar aurkeztuko duten egitasmoa.

Argitaletxearen webgunean jasotzen denez, “aukera berri bat da, argitaletxe berri eta desberdin bat sortzeko martxan den proiektua; diru irabazi (eta galera) asmorik gabeko egitasmo autofinantzatua da; borondatezko lanean oinarrituko da; euskal elebakarra da, bakanetako bat”. Egitasmoa hamar bat lagunek abiatu dute, hala nola, Oier Guillan, Iratxe Retolaza eta Idoia Beratarbidek.

Bihar egingo duten aurkezpenaren egitaraua honakoa izango da: Argitaletxearen liburuen artean egongo den Eta Karmele? antzezlana eskainiko dute Ainhoa Alberdik eta Iraia Eliasek 19:30ean, Samara Veltek idatzitako testutik abiatuta. Gero, proiektuari buruzko solasaldi laburra egingo dute, 20:30ean.

Aurkezpenarekin, gainera, Kaxilda liburu-denda berria ere ezagutarazi nahi dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button