ARTEA

“Argirako eta bizitzarako bidea” Lydia Anoz argazkilariaren erakusketa, Nafarroan

Nafarroako Museoak Lydia Anoz argazkilari nafarraren obra paratu du Lydia Anoz. Argirako eta bizitzarako bidea. 1970eko eta 1980ko hamarkadak izeneko erakusketan.

Bertan argazkilariak 1947tik 1956ra hartutako irudiak ikusi ahalko dira, Arte oro garaikidea da programaren baitan. Programa honek, hain zuzen, nafar artistak egindako lanari jarraipena egiten dio, eta bere familiak museoari dohaintzan eman dizkion irudiz osatzen da. Erakusketa datorren urte osoan zehar eta urrira arte bisitatu ahalko da. Argazkiez gain, gainera, argazkigintzarako artistak erabili zituen ekipoa, kontaktuen orriak, lanerako erabili zituen eskuz idatzitako oharrak, eta beste hainbat dokumentuk ere osatzen dute erakusketa.

“Lydia Anozek bere bizitzako ibilbidean eta ibilbide artistikoan trinkotzen du belaunaldi oso bat. Bere lanetan sotiltasunez ageri dira XX. mendeari lotu tako bizitza ibilbideak, asaldura guzti ekin, etenik gabe. Anozen argazkiek naturaltasunez erakusten digute XX. mendearen zatirik funtsezkoena, bizi izan zituen garai haien heterogeneotasuna. Erreferentzialak eta testu ingurukoak diren alderdien gainetik, irauten duena da bere ahots propioz lanak sentitzeko, sortzeko eta eraikitzeko beti izan zuen borondate ezin hautsizkoa. Lydia Anozez mintzatzea 1940 eta 1980 arteko espainiar argazkigintzaz mintzatzea da”.

Lydia Anoz iruindarraren jardun artistikoa, bi garaietan bereizten da bereziki. Lehena, 1947tik 1956ra, eta bigarrena, 1970etik 1980 doana. 70. hamarkadatik aurrera, teknikoki garaiko argazkigintza artistikoaren estilo plastikoa bereganatu zuen, beti ere bere estilo naturalari fidel. Eta 1940ko hamarkadan aldiz, erretratuak eta paisaiak ziren bere fokua, eta gerora ere, genero hauek garatu zituen bere jardueran. Hala ere, kalitate handiko irudiak ere hartu zituen zenbait gertakari historikoko dokumental eta erreportajetarako.

Erakusketaren gaineko datu gehiago hemen irakurri ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button