LITERATURA

“Argihizkiak” literatura-lehiaketaren erakusketa, Sopelan

Leioan, Getxon, Berangon, Urdulizen, Plentzian eta Lemoizen egon ostean, Argihizkiak literatura-lehiaketaren erakusketa Sopelan dago ikusgai.

ArgiHizkiak literatura-lehiaketak 10 argazkiak eta horietan oinarritutako euskarazko 20 testu labur biltzen dituen ekimena da eta horrekin erakusketa bat eratu da martxoaren 20ra arte, Kurtzio Kultur Etxean, bisitatu ahalko dena.

Lehiaketan begiradekin eta hizkien hizkuntzekin jolastea proposatzen zen, eta horretan oinarrituta, ArgIHIZkiak literatur lehiaketa antolatu zen apiril eta maiatzean, eta orain horren emaitza ikusarazteko ordua heldu da.
Ekimenaren helburu orokorrak honakoak izan dira: jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea, eta Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea. Laugarren ekitaldi honetarako Uribe Kostako argazkilari profesional hauek parte hartu dute: David Herranz, Marisol Ramirez, Luis Jauregialtzo, Ines Bermejo, Patricia Merino, Ivan Viña, Sonia Aoujil, Nerea Falagan, Marta Iraurgi eta Itsaso Bartolome.

Aurten inoiz baino testu (224) eta parte-hartzaile (184) gehiago izan ditu lehiaketak, eta 31 herritatik heldu dira testuak. Mikel Illarregi Elberdinek (Leitza, 1959) eta Alba Garcia Portelarenak (Bilbo, 1988) egindako testuak onenak izan dira epai-mahaiaren iritziz.

Argazkiak eta testuak hemen nire ikus ditzakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button