ESZENA

“Argiaren hautsa” antzezlana, Donostiako Antzoki Zaharrean

Vaiven Producciones konpainiak Argiaren hautsa antzezlana aurkeztuko du asteburuan, Donostiako Antzoki Zaharrean.

Bizitzaren eta azken aukeren aldarrikapen bat da antzezlana, duintasunaren inguruko hausnarketa eta erronka berriei eusteko gonbidapena.
Idazkera errealistari estuki helduta, baina komikigintzaren unibertsoaz eta zinema klasikoaren xarmaz zipriztindua, Argiaren hautsak bihar bertan hasteko moduko “beste bizitza hori” jorratzen du.

Zahar egoitza baten ezagutzen dira Milagros eta Manuel. Bizipoza dario emakumeari. Manuel ostera, zakar eta iheskorra da. Batak bizitza maite duen bitartean, bestea heriotzaren zain dago. Bien artean egunak itxuraldatu eta beldurrak uxatuko dituen harremana sortuko da.

Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean, Miren Gojenola, Mikel Laskurain, Ander Iruretagoiena eta Ane Salvador antzezleek interpretatuko dute Luis Elizetxeak sortutako ikuskizuna.

Euskarazko emankizuna bihar ostirala, maiatzaren 24an izango da. Eta larunbata, 25ean, gaztelaniazkoa. Biak ala biak, 20:00etan.

Informazio osoa, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button