ARTEA

“Argiaren bila” Eduardo Chillidaren obra berria ikusgai, Chillida Leku Museoan

Chillida Leku Museoak Argiaren bila erakusketaren ateak zabalduko ditu. Erakusketa honek artistak 1963an Greziara eta Italiara egindako bidaian esperimentatutako argiaren eta arkitekturaren kontzeptu berriekin sortutako artelanak jasotzen ditu.

Bere ibilbideko hainbat momentutan  beste material eta teknika batzuetan bilatu zuen argia, espazioak sortzeko elementu gisa hartuz, esaterako, artean paperezko erliebe delikatuak, portzelanak edo lur txikiak. Monumentu publikoetan aldiz, Frankfurteko Goetheren etxea (1986) obran edo azkenean egingo ez den Fuerteventurako Tindaya mendirako proiektuan ere (1995).

Chillidak 90eko hamarkadan amaitu zuen argiaren bilaketa hori, emaitza, eskultura ikoniko sorta bat  izan zen. Argiaren bila izenburua ipini zien, eta horietako batzuk, Chillida Lekuko sarrerako zelaiko eskultura nagusian edo Municheko Pinakoteka modernoaren kanpoko lorategian ikus daitezke.

Orain,  bi kontzeptuok  berrartu eta  eskulturaren ikerketan landu ditu. Emaitza, ekainaren 1era arte ikusgai egongo da Chillida Leku Museoan.

Erakusketaren ordutegiak jakiteko edota gainerako informaziorako, sartu museoko webgunean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button