BESTELAKOAK

Maskarada garaia hasita dago

Aurtengo maskaradak egiteko ardura, Idauze-Mendiko gazteek hartu dute. Urtarriletik apiril arte, hamahiru agerraldi egingo dituzte Zuberoako hainbat txokotan.

Lehena joan den urtarrilaren 18an izan zen arduradunen herrian, Idauze-Mendin. Eta Atharratze, Altzürükü, Santa Grazi edota Barkoxe herrietatik iragan ostean, azkena ere, herri berean izango da, apirilaren 19an.

Idauze-Mendiko gazteek 1999an antolatu zuten beren azken maskarada.

Noiz eta non egongo diren maskaradak jakiteko, hona hemen programa:
Urtarrilaren 18a, igandea: Idauze-Mendi
Urtarrilaren 25a, igandea: Atharratze
Otsailaren 1a, igandea: Urdiñarbe/Muskildi
Otsailaren 8a, igandea: Garindaine
Otsailaren 15a, igandea: Gamere-Zihiga
Martxoaren 1a, igandea: Altzürükü
Martxoaren 8a, igandea: Ürrüstoi-Larrabile
Martxoaren 14a, larunbata: Maule-Lextarre
Martxoaren 21a, larunbata: Santa Grazi
Martxoaren 28a, larunbata: Zalgize/Iruri
Apirilaren 5a, igandea: Barkoxe
Apirilaren 12a, igandea: Hoki
Apirilaren 19a, igandea: Idauze-Mendi

Liberti gitian, eta izan untsa!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button