ARTEA

Argia, kolorea, eguzkia eta sua

Urtarrilaren 29an, Donostian Kutxa Kultur Plazan Nagore Legarretaren Suzko Irudiak izeneko erakusketa abiatuko da. Argazkilariak Indiara 2013 eta 2017 urteen artean burututako bidaietan garatu zuen lan hori. Bertan 34 argazki, mural batek eta irudiak lortzeko prozesua erakusten duen bideo bat ikusgai jarriko dira. Katapulta Plataformak sustatutako erakusketa martxoaren 8arte egongo da irekita. Otsailaren 5ean, 19:00etan, artistak berak bisitaldi gidatu bat egingo du.

Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilariak  erreminta xelebreekin egiten du lan, irudi ikusgarriak lortzeko. Izan ere, pospolo kaxak eta kolore karreteak erabilita argazki kamerak eraikitzen ditu argazkilariak, eta horrela, definiziorik gabeko irudiak sortzen ditu, “argia, kolorea, eguzkia eta suaren erritmoarekin bat eginez”.
Indiako paisaietan biltzen dira argi berezia eta eguzkiak sortzen dituen islak.  Hori guztia jaso nahi izan du, “indar bizian jarritako sopletearen sugarraren moduko dena, pospolo kaxa zeharkatzen duena, manipulatuko duen lente edo bitartekaririk gabe”.

Suzko Irudiak hainbat tokitan erakutsi da: 2019ko Madrilgo ASPA Contenporary Galerian (Photoespaña 2019ko Off atalaren barruan), Tenerifeko Arona Kultur Zentroan 2018an, Gran Canaria Photo 2017 jaialdian (Mapfre Guanarteme Fundazioan), eta Tenerifeko La Lagunako Mapfre Aretoan.

Nagore Legarretak argazkiak egiteko teknika primitiboen oinarritutako lanak bideratzen ditu 2009tik. Proiektu ezberdinak sortu ditu: Hysteron, Ibaia ez da Toki bat, Edipotoa….hainbat erakusketetan ikusi ahal izan direnak. Horrez gain, disko eta liburu azalak sortu ditu, beste hainbat sortzaileekin kolaboratzeaz gain.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button