IKUS-ENTZUN

Argentinako “Euskal Zinema Ibiltaria” programa, era birtualean

Argentinako Euskal Etxeetako pantailetan egiten den ekimena da Euskal Zinema Ibiltaria programa. Gaur berton hastekotan zegoen, baina aurtengo saioak modu birtualean ikusi beharko dira hasiera honetan. Aurten hamargarren urteurrena beteko du programak.

Hala eta guztiz ere, gaur berton, hilak 17, Buenos Airesko Euskaltzaleak-en, Topaketa birtuala egingo da gaueko 20:30ean hasita. ikus-entzunezko materiala nork bere etxean ikusiko du, eta horren ostean sare sozialetan piztuko da eztabaida.
Jon Garañoren On the Line film laburra ikusiko du publikoak etxean. Hitzordua, 20:30ean, Argentinako orduan, goizaldeko 01:30etan Euskal Herrian, Euskaltzaleak-en Facebook-eko profilean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button