ARTEA

Migrazio, natura eta gizakia

Nafarroako Unibertsitatearen Museoak Cecilia Paredesen El no retorno erakusketa paratu du. Erakusketa ikusgai izango da irailera bitartean.

Artistak El no retorno erakusketarekin migrazio, natura eta gizakiaren arteko harremanari buruzko hausnarketa bat zabaldu nahi du. “Artistak azken 20 urteetan eginiko lanen lagin bat, migrazioei, deserrotzeei eta gizakiaren eta naturaren arteko harremanei buruzko hausnarketak proposatzen ditu”. Blanca Berlin erakusketaren komisarioak azaldu duenez, bildumak “oso eduki sozial eta politiko sakona du”. Horren haritik, Quetzalcoatl lana azpimarratu du, 2014. urtean Mexikon desagerrarazi zituzten 43 ikasleen omenez egun duena.

Bilduman, argazki performanceak, instalazioak, marrazkiak, grabatuak, eskulturak eta entzuteko artelanak bildu dituzte: “Bidaia handi bat proposatu nahi izan dut, giza sentiberatasunean eta inguruarekiko, naturarekiko eta lurraldearekiko harremanean zehar”, azaldu du artistak.

Cecilia Paredes (Perú, 1950) Filadelfia eta Lima hirien artean lan egiten du, baina lehenengoan bizi da. Botatako elementu naturalekin egiten du obra, berrerabili egiten ditu eta bere hizkuntza propioa eraikitzen du. Irudi antropomorfikoak sortzen ditu, eta animalia, landare edota paisaia bilakatzen ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button