ARTEA

Argazkilaritzaren praktika gogoetatsuaren erakusketa ikusgai, Gasteizen

-T(z)ean, -Takoan Ixone Sádaba (Bilbo, 1977), Naia Del Castillo (Bilbo, 1975) eta Miren Doiz (Iruña, 1980) argazkilariek elkarlanean egindako proiektu irekia da, gaur egungo argazkilaritzaren egoera konplexuari buruz hausnarketa egiteko gonbitea. Hala, ideiak irudien bidez nola transformatu eta komunikatzen diren azaltzea bilatzen dute artistek.

Hiru egileek beren lanetan praktika gogoetatsuari, ideiak birziklatzeari eta materialak berriro erabiltzeari ematen diote garrantzia. “Argazkilaritzaren aldaketa une bat bizitzen ari gara eta ez du zerikusirik dagoeneko XX. mendean nagusi izan den dokumentu zentzuarekin, beste modu batean ulertzen da. Egun, zeharo desberdina da, eta egoera eta prozesu esperimentalak sortzen dira batik bat”, argitu dute argazkilariek.

Ildo honetan, irudiaren atzera-elikadura gaitasunarengatik, aldi berean objektua eta adierazpena dena, sortzaile hauek bere narrazioaren arloa zalantzatan jartzen dute, eta eskulturarekin, pinturarekin, performancerekin edo instalazio espazialarekin, bateratzen diren beste arlo batzuetara eramaten dute euren obra.

Erakusketa, abuztuaren 25era arte bisitatu daiteke, Gasteizko Amarika Aretoan.

Informazio gehiago, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button