ARTEA

Argazkilaritzaren historiari omenaldia dakar Sandro Millerrek, Donostiako San Telmo Museora

Malkovich, Malkovich, Malkovich. Argazkilaritzako maisuei omenaldia erakusketa jarri du ikusgai San Telmo Museoak, eta datorren azaroaren 17ra bitarte egongo da bertan.

Gaur egun munduan dagoen  publizitate arloko argazkilaririk onenetakoa da bere egilea, Sandro Miller, eta 2013an abiatutako proiektua aurkeztu du Donostian, bere musaren bitartez: John Malkovich.

2013an hasitako proiektuak, argazkilaritzaren historia omendu nahi  du, eta horretarako, bere karreran eragina izan duten argazkietako gizon eta emakumeak aukeratu ditu. Hala, 35 irudi ikoniko hautatu ditu Millerek, eta  John Malkovich musak argazki horiek emulatu ditu. Emaitza ikusgarria, maisutasunez lortutakoa.

Hartara, erakusketak omendu nahi dituen argazkien artean ikus ditzakegu, esaterako, Bert Stern argazkilariak Marilyn Monroeri egindako zenbait argazki; Che Guevara, Albert Einstein, Salvador Dalí edota John Lennon eta Yoko Onoren irudi ikonikoak, Annie Leibovitzena; Diane Arbusen esku-granada bat duen mutil baten argazki klasikoa, edota Richard Avedon argazkilariaren erlezaina, besteak beste.

“Sandro Miller jenioak argazkirako duen begi onari esker, XXI. mendeko aktore amerikar onenetakotzat jotzen den John Malkovichen izaera kameleoikoa bikain erabiltzen du, Albert Einstein, Che Guevara, John Lennon eta Andy Warhol bihurtuz”.

Erakusketaren xehetasun guztiak ezagutzeko, joan San Telmo Museoko web atarira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button