ARTEA

Argazkilaritzaren erreferente bilakatuko da Bilbo, “BasqueDokFestibala” ekimenaren eskutik

Argazkilaritza dokumentaleko BasqueDokFestibalaren beste edizio bat ospatuko da bihar, ekainaren 20tik 25era Bilbon, eta bertako zein nazioarteko egungo begirada eta errealitateak izango dira ardatz antolatu diren ekimenetan.

EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak eta Blackkamera Argazkigintza Dokumentaleko Eskolak antolatutako ekimena da, eta hitzaldi eta lantegi praktikoen bidez ezagutaraziko dira begirada horiek. Hala, argazkilaritza dokumentalaren inguruko erronka  eta teknologia berrien etorkizunaz hausnartuko dute parte hartzaileek bertan.

Aurtengo edizioan ahots feministak, baztertutakoak, iraultzaileak, kutsakorrak eta kutsatuak izango dute protagonismoa. Hala, “drogen eta ihesaren biktimak, ahots latinoamerikarrak, heriotz-zigorrera kondenatutakoen ahotsak, inposatutako isiltasunak, egi deserosoak, bizitza prekarioak edota kutsatutako odola… baina baita ere… istorio intimoak, egiazkoak, iraultzaileak, sormen kutsakorra eta arrisku antzeraezinak izango dira xede. Epidemia fotografikoa”, azaltzen du Ixone Sadaba, artista, ikertzaile eta BasqueDokFestibal 2019ko komisarioak.

Blackkamera Argazkingintza Eskolak urteetako esperientzia dauka argazki hezkuntzan. Izan ere, nazioarteko aitortza duten argazkilari dokumentalistekin hainbat ekitaldi, masterclass edota lantegiak antolatzen ibilbide luzea dauka eta bigarren urtez doa Bilbora, EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean.

Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ekimena, antolatzaileen ustez, “beste behin ere, argazkilaritza dokumentalaren balio eta hizkuntza berriak nabarmentzeko tokia izango da zalantzarik gabe”.

Informazio guztia, hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button