MUSIKA

Noizeanbehin taldeak “Errautsez urrats” EPa argitaratu

Hiru urte eta zenbait aldaketaren ondoren, zazpi kantuz osaturiko Errautsez urrats izeneko EPa kaleratu du Noizeanbehin taldeak. Taldeak Gatikan duen lokalean grabatu du iraupen laburreko diskoa 2010eko udan Alex Pelaezen (baxua eta ahotsa) gidaritzapean.

Errautsez urrats Creative commons lizentziapean kaleratu da eta hemen deskarga daiteke. Horretaz gain CD formatuan ere bai zenbait kopia argitaratu ditu taldeak.

Noizeanbehin Ander (bateria), Alex (baxua eta ahotsa) eta Ibai (gitarra) musikariek eratu zuten Gatikan. Orain arte honako lan hauek argitaratu dituzte: Inoiz kontatu ez nizkizunak (Baga-Biga – 2006) eta Arazi (Baga-Biga -2007).

Emon, zuzenean

Bestalde, Gipuzkoako era Bizkaiko musikariez osaturiko Emon taldea kontzertuak egiten ari da bere lehen lana, Piztu herria, aurkezteko asmoz. Diskoa BabelMusik zigiluak argitaratu du eta freskotasuna eta indarra uztartzen ditu, beti ere, estiloen fusioa gauzatzeko, tartean, ska, reggae, kunbia, rock eta dub.

Hona Emon bandaren datak: hilaren 8an Herri Urratsen izango dira; 14an Bergarako Herriko plazan, eta 28an Anoetako gaztetxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button