BESTELAKOAK

Argazkilaritza, zinema eta literatura uztartuko dira Irungo “Girabira” ekimenean

Irungo kaleak kulturaz beteko dira datorren larunbatetik aurrera, Udalak antolatutako Girabira kultur ekimenaren programazioarekin.

Ekimenak, bere bosgarren edizioan, argazkilaritza, zinema eta literatura uztartuko ditu, eta larunbatean, uztailearen 20an, argazkia izango du xede.

Hala, 18:00etan ekingo diote larunbatekoari, Anakako Soroxarta parkean. Bertan, Nagore Legarreta artistak gidatutako Argigrama lantegia garatuko da, “argia, argazki papera, pintzelak eta inguruan aurkitzen ditugun objektuak erabiliko ditugu irudiak sortzeko, hostoak, adarrak edo harriak, esaterako”, azaldu du Legarretak. Lantegia haurrei zein eta helduei zuzenduta dago.

Gainera, mugikorra edo ohiko kamerak erabiliz, argazki rallya ondu dute egun horretan, eta Nomad Studioko lagunak bertan izango dira La Bitxarekin, argazki-studio mugikorra bihurtu duten karabanarekin. Eta egun osoan zehar, Irungo Argazki  Elkarteko kideek Pertsonak eta aniztasuna izenburuko erakusketaren lagin bat ikusteko aukera emango dute, parkeko arboletan zintzilik jarriko dituzten hainbat argazkiren bitartez.

Eta 19:30ean musikak hartuko du txanda. Pauline et Juliette folk taldearen kontzertua izango da lehenik, eta ondoren, 21:00etan, Sadaya DJ-a arduratuko da ilunabarra musikaz girotzeaz.

Abuztuan 9an, zinemari eskainitako eguna izango da, Alai Txokon. Eta Girabira ekimenari amaiera emateko, literaturari eskainitako eguna, irailaren 15ean.

Informazio gehiagorako, joan Irungo Udalak duen webgunera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu