IKUS-ENTZUN

“#EmanMinutuBat” ikus-entzunezko lehiaketa abian

Errefuxiatuen egoera salatzen duten minutu bateko ikus-entzunezko lanei begira, eta Hesirik gabe, langarik gabe, hormarik gabe lelopean, Unesco Etxeak #EmanMinutuBat ikus-entzunezko lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Otsail hasieran itxiko da lanak bidaltzeko epea.

Unesco Etxeak kontzientzia soziala astintzeko, urtero antolatu ditu minutuak emateko lehiaketak, uraren alde, bakearen alde, Giza Eskubideen alde edota berdintasunaren alde. Aurtengoa seigarren edizioa izango da, eta gure inguruan gertatzen denaz oharturik, errefuxiatuen krisia lantzeko gaia proposatu du Hesirik gabe, langarik gabe, hormarik gabe lelopean.

Ikus-entzunezko Dame 1 Minuto de Refugio lehiaketaren helburua da “errespetuan oinarritzen den eta giza eskubideak defendatzen dituen gizartea lortzen laguntzea, arreta berezia eskainiz pertsona orok aske ibiltzeko eta asiloa lortzeko duen eskubidea defendatuko duen gizarte kritiko eta solidario bat eraikitzen”.

Ideiaren bat baduzue buruan, hemen dituzue jakin beharreko guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button