ARTEA

“Argazkilaritza Maiatzean” programa, Eibarren

Maiatzean argazkiek aparteko protagonismoa izango dute Eibarren. Hil osoan, eta Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen eskutik, egile ezberdinen argazkiek herriko erakusketa areto guztiak beteko dituzte.

Eta horretarako, bederatzi erakusketa abiarazi dituzte aldi berean: Eulalia Abaitua, Oskar Manso eta Felix Marban argazkilarien lanak ikusgai daude Portalean; Deportiboko Argazki Taldeko kidea den Virginia Arakistainen lanakTopalekuan ikus daitezke; Eibarko Klub Deportiboko beste kideen erakusketa kolektibo bana, berriz, El Ambigú eta Portalea tabernetan egongo dira; Klub Deportiboaren tabernan, Argizaiola Sariaren azken ediziora aurkeztutako lanetako batzuk bildu dituzte; eta garrantzi handiko lehiaketekin jarraituta, Untzagako Jubilatu Etxean Nazioarteko Gipuzkoa Sarira aurkeztutako beste lan batzuk erakutsiko dituzte; El Corte Ingleseko erakusketa aretoan ere Miguel Parreñoren argazkiak egongo dira ikusgai.
Bestelako ekitaldiek ere antolatu dira Argazkilaritza Maiatzean programaren barruan. Hala, maiatzaren 12an, argazkilaritza tailerra egingo da Gonzalo Azumendi adituaren eskutik. Bere argazkiak bidaietan espezializatutako argitalpen ospetsuenetan (El País, El Mundo, Viajar, Viajes National Geographic, Lonely Planet, UNESCO… ) eman dituzte argitara.

Informazio guztia: Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldea

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button