ARTEA

Argazkilaritza garaikidearen gaineko begirada

Iruñeko Ziudadelako Mistoen Eraikinean, Telefonikako Argazkilaritza Garaikidearen Bilduma jarriko da ikusgai martxoaren 28tik maiatzaren 12ra bitarte.

2002an abiatuta, Telefonikako Argazkilaritza Garaikidearen Bilduma “emantzipazio-eremu hori islatzeko xedez sortu zen, non argazkilaritza finkatu egin baitzen arte-adierazpide gisan, dokumentazio-eginkizunetik aske. Planteamendu berriarekin batera eredu-aldaketa bat gertatu zen ikusizko kulturan eta horrek bidea eman zion artearen historian emankorrenetakoa izan den esperimentazio- eta sormen-eremu bati”.

Erakusketan ehun argazki baino gehiago daude, 1973tik 2007ra bitarteko aldia hartuta. Erakusketa honetarako ia 50 obra aukeratu dira, eta beren irudietan agerian daude autore onenen estiloa. Baldessari, Richard Prince, Sherrie Levine edo Vik Munizen apropiazionismoa, Marina Abramovic eta Cindy Shermanek gorputzari eta identitateari buruz egindako gogoetak, edota Becher senar-emazteen inguruan sortutako eskola alemaniarraren irudiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button