BESTELAKOAK

Argazkigintzaz jabetzeko ahaleginean

Abenduaren 17tik 19ra, Eduardo Momeñe adituak Ikuspegi fotografikoa tailerra egingo du Artelekun.

Ikuspegi fotografikoa tailerra argazkia adierazpen eta sorkuntzaren bitarteko gisa erabiltzen duten argazkilariei bideratua dago. Lantegian zehar argazkigintzaren historian barrena ibilbidea egingo da, garai ezberdinak eta izen handiko argazkilarien lanak ikusiko dira. Pisu estetikoa duten irudien sormena ikertuko da zinema, literatura, edo pintura bezalako beste diziplina artistikoen ikuspegitik ere.

Eduardo Momeñe argazkilaria da, eta artikulu eta saiakera ugari idatzi ditu argazki estetikari buruz. Ikastaro, tailer eta mintegi ugari eman ditu, eta ospe handiko argazkilariak daude bere ikasleen artean. Egin duen azken argitalpena, La Visión Fotográfica, Curso de fotografía para jóvenes fotógrafos, izango da tailer hau egiteko abiapuntua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button