ARTEA

Argazkigintzaren historia eramangarria

Donostiako Kutxa Kultur Artegunean, otsailaren 17ra bitartean, Argazkigintzaren historia eramangarria izeneko erakusketa dago ikusgai. Lola Garrido bildumagilearen erakusketa honek 78 egileren 120 argazki biltzen ditu.

Erakusketan hainbat gai errepikatzen dira, hala nola, moda, emakumea eta abangoardiak. Antolatzaileen hitzetan, “hainbat genero ikusiko ditugu irudikatuta, besteak beste, erretratua, natura hila, hiri-paisaia, argazki dokumentala edo zientifikoa izango ditugu ikusgai mendebaldeko argazkigintzaren historiari eskainitako begirada osatu honetan. Bildumak 1865etik gaur egunera arteko lanak biltzen ditu, baina corpus nagusia aurreko mendeko 20ko hamarkadatik 60ko hamarkadara arteko lanek osatzen dute”.

Argazkilaritzaren historia eramangarria erakusketaren inguruan hainbat jarduera antolatu dira. Gaur berton, urtarrilak 31, 19:00etan, Cecilia Alvarez eta Kris Arzadun argazkilariek erakusketako irudi ikonikoen inguruan duten iritzia emango dute, eta azalduko dute haietako batzuek zer eragin izan duten beren lanean eta irudiak metatu eta haien bilduma egiteko ideian.
Beste aldetik, otsailaren 7an, Diego Vivanco artistak bisita bateratu bat egingo du Tabakalera eraikinean dauden bi erakusketetara: Kutxa Kultur Artegunean dagoen Argazkilaritzaren historia eramangarria, eta Tabakalerako 2. Erakusketa Aretoko Landa Lan. A Documentation of Darcy Lange.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button