BERTSOTAN

Urretxuko eta Zumarragako gaztetxoen bertsopaperak

Urretxuko eta Zumarragako bertso eskolek antolatu dute berriz gaztetxoentzako bertsopaper lehiaketa. Aurten 25. aldia beteko duen ekimen honen helburua ikastetxeetako gaztetxoek bertsoa ezagutzea da.

Gaztetxoen bertsopaper lehiaketa hau hiru mailatan banatuta egiten da, eta honezkero martxan da. A mailan, LHko 5.eta 6. mailakoak biltzen dira, B mailan DBHko 1. eta 2. mailakoak eta D mailan, berriz, DBHko 3. eta 4. mailakoak. Maila bakoitzean gai bat proposatzen da.

Badirudi parte hartze handiena A mailan izaten dela, baina txikien mailan ere lan asko jasotzen dira.
Lanak aurkezteko epea martxoaren 2an amaituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button