ARTEA

Argazkigintza garaikidearen inguruan, “Viphoto Fest” jaialdia

Viphoto Fest jaialdiaren VII. edizioa garatzen ari da Gasteizen. Viphoto Fest jaialdiaren helburua argazkigintza garaikidea bultzatzea da, eta gaur egungo belaunaldiek munduaz eta gertatzen diren kontakizun berriez duten ikuspuntua interesatzen zaio.

Horren barruan hainbat erakusketa abiarazi dira, tartean, Amarica aretoan, urtarrilaren 20ra bitartean ikusgai izango den Jon Cazenaveren Ur Aitz izenekoa.

Érika Goyarrola adituaren hitzetan, “Jon Cazenave naturari hurbiltzen zaio esperientzia batetik, hain zuzen ibiltzearen esperientziatik; oinez ibili eta behatu, forma eta seinale txikiei erreparatuz, zeinekin lan egiten baitu, argazkigintza eta pinturazko esku hartzeak bateratuz. Barnekotasuna eta kanpokotasuna, oraina eta iragana, ahultasuna eta sendotasuna bateratzen dira Ur aitz-en, naturaren indarra transmititzea lortzen duen hizkerari esker. Ur aitz-ek, alde batetik, biltzen ditu jatorri mineraleko pigmentuak ezarri zaizkien paisaiak -gizakiak haitzuloetan utzitako jatorrizko keinua nolabait omentzeko- eta mosaiko erraldoi bat, Kantauri itsasoko olatuen ehunka argazkiz osatua. Bestetik, landutako harrien irudi sailak esperientzia korporalaren -oinez ibiltzea eta naturarekin elkartzearen garrantzia adierazten du. Azkenik, zianotipia teknika erabiliz egindako argazki multzo batek ematen dio amaiera erakusketari”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button