ESZENA

Topaklown ekimenaren III. edizioa prest dago Durangon

Topaklown San Agustin Kulturgunea eta Ganso & Cia, antzokiko konpainia egoiliarraren artean sortutako proiektua da. Aurten, apirilaren 2tik 5ra, Topaklown ekimenaren hirugarren edizioa egingo da Durangon, Aste Santuarekin batera. Lehenengoz Topaklwonaren ibilbidean euskara hutsez izango den ikastaro bat ere eskainiko da.

Ikastaroetan aditu handien presentzia bermatu nahi da. Hala, parte hartuko duen lehengoetariko bat Txiletik datorren Andres del Bosque izango da. Honek, Bufon Sagrado izeneko emanaldia eskainiko du. Gero, Christophe Thellier eta Fanny Giraud bikoteak (Frantzia) Experimentación del espiritu payaso izeneko tailerra eskainiko du. Argentinatik Jimena Cavaletti helduko da Humor Físico-Visión Cómica izeneko ikastaroa ematera. Eta Clown con la calma izenburupean abiatuko da Merche 8ª izeneko adituak eskainiko duena.
Euskarazko ikastaro berezia Pablo Ibarluzea eta Eneritz Artetxeren eskutik helduko da: Klowna Ezagutuz, Hastapen Ikastaroa. Virginia Imaz (Gipuzkoa) eskarmentudunak De la máscara neutra al clown izenekoa eskainiko du. Maite Guerarak emango duen Clown y Música sailarekin pailazoaren soinu-unibertsoan murgilduko gara. Bartzelonatik Carlo Mô & Mr. Di kolektiboak De la mirada sincera a la locura izeneko hitzaldia egingo du.
Eta azkenik, Ruben Martin (Valladolid) Slapstick: el arte de saber caerse sin hacerse daño (o casi…) eskainiko du.

Baina Topaklownak ikastaroak eta emanaldiak uztartzen ditu. Formazioaz aparte, 7 emanaldi eskainiko dira, 4 doakoak, eta 3 sarrerarekin.

Gogoratu, apirilaren 2tik 5ra, Topaklown Durangon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button