Nontzeberri

Argazkigintza eta letrak batu ditu Photomuseumek

Horretarako Photomuseumek lau erakusketa atondu ditu: Buenos Aires, Le Pays Basque, Amodiozko sonetoak eta Argazkigintza eta Inprimategia. Erakusketok Zarautzeko lau tokitan daude banatuta: Photomuseumen egoitzan, Sanz Enean, Torre Luzean eta Bidea galerian.

Photomeseumen dago kokatuta argazkigintza eta inprimategia lotzen dituen erakusketa. Erakusketa honek argazkigintzaren eta inprimategien arteko lotura azaldu nahi digu, horrez gain Zarauzko herrian inprimategiak daukaten tradizioa agerian utziz.

Torre Luzean W. Boissel argazkilariaren Le Pays Basque erakusketa dago ikusgai. Boissel komandanteak, Baionako Euskal Museoaren sortzaileak, Le Pays Basque. Sites, Arts et Coutumes-en izenpean, 108 argazki-laminadun Albuja imprimarazi zuen Parisen (Librairie des Arts Décoratifs, A. Calavas, editeur), berak eginiko sarrera testua zeramala. Boisselek Photo Aubert (Baiona) eta Helio Faucheux e Fils (Chelles)- en argazki batzuk ere tartean sartu zituen. Erakusketa honek imprimatze bikaineko lamina batzuk aurkezten ditu, Gratien Ademaren Zaldubi poemarekin lagundurik.

Sanz Enean berriz, Oskar Alegriaren Buenos Aires erakusketa dago. Argazkilariaren hitzetan, "esaldiaren baitan ez da metaforarik batere. Buenos Aires liburu bat da. Hitzak, esamoldeak eta ahotsak oparitzen ditu hiriak zoko guztietan; kalean barrena oinez ibiltzea irakurtzea da, kale-kantoia jiratzea orrialdea pasatzea, taxia hartzea atal bat gainetik irakurri gabe igarotzea, eta kafetxe batera itzultzea, liburua azpimarratzea".

Azkenik, Bidea Galerian dagoen erakusketa Arenal kalean lekuturik zegoen Luzart estudioan ateratako ezkongaien potretez osatzen da. Argazki hauek Willian Shakespearek eginiko 17 amodiozko sonetoak ditu lagungarri, Ignacio Gamenen bertsioan, Renacimiento argitaletxeak plazaratua. (Sevilla, 2009).

Photomuseumek bidalita

Exit mobile version