LITERATURA

Literatura-sorkuntzarako Igartza Beka

Beasaingo Udalak, Beasaingo CAF enpresaren babesarekin eta Elkar argitaletxearen laguntzarekin, idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz, XX. Igartza Literatura Sorkuntzako Beka sortu du. Bekak, 6.000 euroko diru-laguntza izango du. Lanak entregatzeko epea ekainaren 30ean amaituko da.

Narratibako lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) egiteko proiektuak aurkez daitezke jatorrizkoak eta euskaraz sortuak. Egilea 35 urte bete gabekoa eta aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea derrigorrezkoa da.

3. Partehartzaile bakoitzak hauxe aurkeztuko du: Landu nahi duen kontakizunaren azalpena eta idazlanaren lagina ( 15-20 orrialde bitartekoa), eta izen-abizenak, helbidea, posta elektronikoa, telefonoa eta nortasun agiriaren kopia eskaneatua.

Ana Jaka, Igor Estankona eta Garazi Kamio idazleek osatuko dute epaimahaia, eta eurek izendatuko dute irabazlea  irailaren 15a baino lehen.

Interesa izanez gero, hemen dituzue oinarri guztiak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button