BESTELAKOAK

Argazkigintza eta denboraren igaroa loturik

Elorrioko Argazki Taldeak 30 betetzen ditu. Urtero, abenduan, Iturri Kultur Etxean egiten duten erakusketa berezia izango da aurten. Artxiboetara jo dute argazki taldeko lagunek eta jaietako argazkiak bilatu dituzte. Argazki andana horretan oroitzapena gehien piztu dietenak aukeratu dituzte. Horiekin guztiekin erakusketa paregabea antolatu dute, eta bihar, azaroaren 28an zabaldu eta urtarrilaren 3ra arte ikusi ahal izango da Iturri Kultur Etxean, egun osoz.

Antolatzaileek ekimenaren nondik norakoak luzatu dizkigute: “Elkartearen 30. urteurrena ospatzekotan Elorrioko Argazki Taldearen artxiboetara jo dugu oraingo erakusketarako gaia hautatzean. Argazkiak 80. hamarkadakoak dira eta, Ferixa Nausikoetako jai-giroan, besteak beste, egunerokotasuna islatzen dute. Argazkigintza eta denboraren igaroa estu lotzen dira, ez bakarrik argazkia denboraren errepresentazio gisa hartuta, baizik eta oroitzapenean zuzen eragiten duelako. Argazkiek oroimen eta zirrararik sakonenetan atzera garamatzate eta begiratzen dituztenei bueltan ematen diete izan zirenaren begirada. Azken finean argazkiak haratagoko zerbait dira: memorian txertatutako geure bizipenak”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button