IKUS-ENTZUN

“Argazkia eta bideoa argazki kameratik” ikastaroa egingo dute KREAn

David Lopez Espadak eta Toni Catalák zuzenduko dute Argazkia eta bideoa argazki kameratik deituriko tailer praktiko eta teorikoa azaroaren 2tik 5era bitarte Gasteizeko Mendizabala Institutuan. Ekimena KREAk atondu du. Aurre-inskripzioaren epea: urriak 19.

Hala, KREA Adierazpen Garaikideak irudiaren mundua jorratzen segitzen du 2007an abiaturiko IBILBIDEAK programaren baitan dagoen tailer horren bitartez. Izan ere, argazkiaren eta bideoaren joera berriak jorratuko dira David López Espadak eta Toni Catalak gidaturiko tailerrean. Ikastaroak iraungo duen lau egunetan alde praktikoak eta teorikoak landuko dituzte, hala nola, ikus-entzunezko hizkuntza; time lapse teknika, eta muntaketa, edizioa eta esportazioa.

Irakasleei dagokienez, David Lopez Espadak argazkigintza-ikasketak egin ditu New Yorken, Shauna Churorekin eta Dan Durkholderrekin, gainera, Madrilen ere ikastaroak egin ditu Jose Maria Melladorekin batera. Duela ia bi hamarkadatatik Isabel Muñoz argazkilari ezagunarekin lan egiten du.

Toni Catalák, berriz, Valentzian diseinu-ikasketak egin ostean, Madrilera joan zen EFTI argazkilaritza-eskolan trebatzera. Sistemen ingeniari honek laster erakutsi zuen irudiaren munduarekiko interesa modu profesionalean.

Prestakuntza-ekintza honi buruzko xehetasun guztiak hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button