Nontzeberri

Arestiren heriotzaren 50. urteurrenean, bere poemak entzungai

Gabriel Aresti 1975eko ekainaren 5ean hil zen Basurtuko Ospitaleko Allende pabilioiko 7. zenbakia zuen gelan. BegoƱa Prieto erizaina, Natxo de Feliperen emaztea, hantxe zegoen beti; Ramon Saizarbitoria egunero joaten zitzaion bisitan Donostiatik.

Urteurren horren harira, Susa Literaturak berak errezitaturiko olerki sorta zabaldu du, 12 poema, hain zuzen: http://www.susa-literatura.com/emailuak/aresti/.

Horien artean, Nire aitaren etxea eta Egia bat esateagatik ezagunak daude, Patxi Mujika Mendiburuk grabatuak 1964ko irailaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian Arestik emandako hitzaldi batean: Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra.

Horiez gain, beste bi poema entzutetsu ere badira sorta horretan: Bilboko kaleak eta Gizonaren ahoa, Jesus Mari Olanok grabatu zituen 1966an, Hernaniko Udaletxeko pleno-aretoan Arestik egindako hitzaldi batean: Euskararen izen poetikoak.

Exit mobile version