BESTELAKOAK

Arenatzartek eskultura, musika eta dantza uztartzen dituen proposamen berria egin du

Esmudan izeneko ekimen berri horrek batu egiten ditu, batetik, Xabat Lertxundi musikariaren, Uzuri Nieto dantzari eta koreografoaren eta Mikel Lertxundi eskultorearen sentsibilitatea, sormena eta artea, eta, bestetik, Arenatzarte parkeak berezkoa duen edertasuna eta parkeko eskulturen edertasuna.

Proiektu berria diziplinartekoa esku-hartze esperimental gisa planteatzen da. Proiektu horretan bat egiten dute hiru arte-diziplinak: eskultura, musika eta dantza. Horrela, Gueñesko Arenatzarte eskulturen parkean Mikel Lertxundik ikusgai jarri duen Natura eta oreka erakusketaren inguruan egingo dute lan Xabat Lertxundi musikariak eta Uzuri Nieto dantzari eta koreografoak.
Ariketa esperimentala da, gelditasunaren eta mugimenduaren kontzeptuen inguruan hausnartzen duena, eta parkeko eskultura multzoaren itxurazko geldotasunarekin, lasaitasunarekin eta mugimendu bihurtutako musikarekin jokatzen duena.
Talde artistikoaren hitzetan: "Batzuetan itxurak engainatu egiten du, eta, nahiz eta askotan hautemanezina izan, dena ari da etengabe mugitzen eta eraldatzen".

Proiektuaren amaierako emaitza ikus-entzunezko euskarrian iritsiko zaio ikusleari, komunikabideen eta zenbait arte- eta sustapen-ekintzen bidez.

Gueneseko Udalak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button