LITERATURA

“Areago. Istorioak belarrietara” V. Kontakizun Laburren Lehiaketako saridunak

Areago. Istorioak belarrietara Kontakizun Laburren Lehiaketak idazketa euskaraz sustatu eta zabaldu nahi du, baserri munduan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz, bai eta kultur ondarearen inguruko lan modu berriak abiatu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortu ere. Aurtengo deialdiaren gaia baserria eta paisaia izan da.

Guztira 26 parte-hartzailek aurkeztu dituzte kontakizunak, aurreko edizioan baino 12 gehiago. Ainara Elizondoren Azenario bete misterio kontakizunak Areago Istorioak belarrietara V. Euskarazko Kontakizun Laburren lehiaketako 1. saria jaso du. Bigarren saria, Makusi kontakizunagatik Maialen Akizuk jaso du. Josune Garcia de Bikuñaren Marrubien zaporea kontakizunak jaso du hirugarren saria.

Irati Goikoetxeak, Kutxa Ekoguneko ordezkariak, Kakun Orbegozok eta Igartubeiti Baserri Museoko zuzendaritzak osatu dute epaimahaia, eta horren iritziz, aurkeztutako kontakizunen maila oso ona izan da, “oso zainduak eta landuak”.

Kontakizunak bilduko dituen argitalpen ilustratua prest izango da abenduaren 3rako, euskararen egunerako.

Kontakizunak nolakoak izan diren jakin bahi baduzue: Igartubeiti Baserria.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button