LITERATURA

“Areago. Istorioak belarrietara” V. Kontakizun Laburren Lehiaketa

Igartubeiti Museoak eta Kutxa Ekoguneak Istorioak belarrietara kontakizun laburren V. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz. 2019ko deialdirako aukeratutako gaia baserria eta paisaia da. Aurkezten diren kontakizunek gai hau jorratu beharko dute. Kontakizunen jasotze epea ekainaren 14an amaituko da.

Kontakizunak euskaraz idatziak izan behar dute, 8-12 urte bitarteko haurrei zuzenduak eta gutxienezko 2 orritako eta gehienezko 3 orritako luzapena izatea. Hiru sari banatuko dira: lehen saria 450 €, bigarrena 250 €, eta hirugarrena nekazaletxe batean egonaldia.

Parte hartzeko beharrezkoa den dokumentazioa posta elektronikoz (igartubeiti@gipuzkoa.eus)  edo arruntez bidali daiteke  ekainak 14ko 19:00ak baino lehen, ondorengo helbidera: Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio bidea 1. Km, 20709 Ezkio (Gipuzkoa).

Informazioa eta oinarriak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button