IKUS-ENTZUN

Arazo juridikoekin loturiko zinema, Iruñean

Nafarroako FilmotekaAbokatutza zineman izeneko zikloa atondu du hil honetan, izan ere zinemak abokatuekin eta arazo juridikoekin lotutako istorio interesgarri asko garatu ditu.

“Film mota horiek, orokorrean, oso harrera ona izan dute ikusleen artean eta horregatik ideia ona iruditu zaigu ziklo horiekin jarraitzea film bikainez gozatzeko, gure artean elkartzeko eta harremanetan egoteko”.

Lau film pantailaratuko dituzte hil honetan: Knock on any Door (Nicholas Ray, 1949) Humphrey Bogart handia protagonista duena joan den astean eman zuten.
Biharko saioan Jack Lemmon eta Walter Matthau aktore bikainak biltzen dituen The Fortune Cookie (Billy Wilder, 1966) ikusiko da. Filma gidoi sarkastikoan oinarritzen da gizakiaren estolderiaren arakatzeko eta Jack Lemmonen paper zehaztugabean baino, Walter Matthauren pertsonaia bikainean finkatzen da, lurperatzaile itxura duen moralik gabeko abokatuan, alegia.

Azken bi saioetan Suspect (Peter Yates, 1987) eta The Lincoln Lawyer (Brad Furman, 2011) filmak ikusteko aukera egongo da. Ikusten denez, film guztiak garai ezberdinetakoak dira, eta horrek interesgarriago bilakatuko du zikloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button