MUSIKA

Arana taldeak diskoa aurkeztuko du Bilbon

Rock hirukote eratu berria da Arana, taldekideak, baina, ibilbide luzeko musikari bizkaitarrak dira: Alfonso Arana (Sweet Oblivion, Cujo, Cancer Moon) junto a Iñigo Romera (Cujo, Cancer Moon, Los Clavos) e Iñigo Eguillor (Gringo, Josetxo Grieta, Inte Domine).

Taldeak 2012an grabatutako A Oscuras zazpi kantuko diskoa aurkeztuko du gaur, uztailak 18, Bilboko Zazpi Kaleetan dagoen Serie B arropa dendan. Diskoa Xabier Eguia Abad teknikariak grabatu, nahastu eta masterizatu du Deustuko El Tigre estudioetan.

Hirukotearen proposamen musikalari dagokionez, rock iluna jotzen du, eragin klasikoa eta garaikideak uztartuz, Loenard Cohen eta Mark Lanegan, Neil Young eta Nick Cave. Diskoan, Nick Lowe musikari britainiarraren The Beast in me (La Bestia en mí) egokitu dute.

Kontzertua 20:00etan hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button