MUSIKA

MFC Chicken eta The Hot Sprockets taldeak, gurean

Londres hiriko MFC Chicken rock-and-roll taldea eta Dublingo The Hot Sprockets garage-folk-rock banda Euskal Herrian izango dira, hil honetan. Bi taldeak, Folc Records diskoetxearen eskutik datoz.

Hala, gaur bertan, banda ingelesa Donostiako Dabadaba aretoan izango da, eta bihar, berriz, Bilboko Kafe Antzokian. MFC Chicken bandak 50eko rock-and-roll zaharretik edaten du, bai eta 60ko hamarkadako garage-rock talde amateurretatik ere.
Bere musikan The Sonics, The Kingsmen, The Mummies eta antzeko talde festazaleen trazak antzematen dira. Saxo-hots lizunak, erritmo frenetikoak eta ganorabako hitz kantagarri bezain dantzagarriak. Oraintsu, Solid Gravy izenburuko bigarren lana argitaratu dute, baina, laster, taldea desegingo da, taldekideetako bat Kanadara itzuli behar baita.

Bestalde, The Hot Sprockts irlandarrek hiru kontzertu egingo dituzte Euskal Herrian: 20an, Donostiako Dabadaban izango dira; 21ean, Gasteizko Hell Doradon; eta amaitzeko, 22an, Urretxuko Motz tabernan. Dublingo taldeak bi disko argitaratu ditu, eta bere soinu-jarioan 70eko hamarkadako rock taldeen zantzuak antzematen dira, tartean, MC5.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button