Nontzeberri

Aramaioko udalak “Musika Astea” antolatu du egun hauetarako

Maiatzaren 27tik ekainaren 2ra, Aramaioko Udalak Musika Astea antolatu du herrian. Musikaren inguruan hainbat kontzertu eta emanaldi berezirekin gozatu ahalko du bertako ikusleriak.

Ekimena gaur, astelehenean hasiko da, Carmen Becerraren gitarra kontzertua batekin, eta ekainaren 2an bukatuko da, Chavela izeneko dokumental emanaldiarekin.

Hurrengo hitzorduak honakoak izango dira: maiatzaren 28an, 18:00etan, kontzertua eta kantu jira izango da Sastiñan; maiatzaren 29an,  18:30ean, musikaren inguruko solasaldia Zuriñe Hidalgo adituarekin; maiatzaren 30ean, 17:30ean, Musika Eskolako ikasleen emanaldia programatu da. Maiatzaren azken egunean, Dr Moranx taldearen kontzertua izango da, 18:00etan.

Ekaineko programazioan ere denetarik egongo da. Ekainaren 1ean, 19:00etan, Azakiter Peloxen kontzertua programatu da Sastiñan. Egun berean ere, El cuarteto pelikula emango dute 21:00etan, Kultur Etxean. Azken egunean, ekainak 2, beste film bat ikusteko aukera egongo da: Chavela dokumentala.

Exit mobile version