MUSIKA

Arabrot talde eskandinaviarrak Gernikan joko du

Arabrot banda norvegiar underground-ak Gernikako Iparragirre aretoan joko du larunbatean, 21:00etan. Taldeak The Gospel (Fysisk Format) izenburuko lana aurkeztuko du, Steve Albini soinu-teknikari ezagunak ekoitzia Chicago hiriko Electric Audio Studiosen. Eskandinaviarrekin batera Tooth eta Killerkume izango dira.

Disko berri horren grabazioak ondokoek parte hartu dute: Stephen O’Malley (Burning Witch, Sunn O))), Khanate, Thorr’s Hammer), Erlend Hjelvik (Djevel, Kvelertak), Andrew Liles (Current 93) y Ted Parsonsen (Prong, Swans, Killing Joke, Godflesh). Musikari zerrenda horri erreparatuta, zaleak erraz irudika dezake Arabroten proposamen pisutsuaren soinua.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “aurreko biran etorri baino bi hilabete lehenago , Kjetil Nernesi, eztarrian tumorea zuela eta berehala ebakuntza egin zioten. Egoera larria bazan ere, berak pertsonalki deitu eta birarekin aurrera jarraituko zuela eta adosturiko data guztietan joko zutela aipatu zigun”.

Nernesik bi emakumeren laguntza izango du oholtzan: Karin Park abangoardiako musika eta soinuan erreferentzia, gehienbat Eskandinavian, eta Juno artista eta konpositorea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button