BESTELAKOAK

“Arabaren zazpi alabak”

Arabaren zazpi alabak otsailaren 13tik martxoaren 12ra arte egongo da ikusgai Amurrioko La Casonan. Erakusketa Arabako Lurralde Historikoko Artxiboak emandako 80 argazkik osatzen dute.

Erakusketa honen gai nagusia Araba da eta denboran bidaia bat egiteko asmoa dago; izan ere, argazkirik gehienak aurreko mendeko 50. hamarkadaren aurrekoak dira. Gainera, erakusketan ikusgai daude Arabako geografia oso-osoan sakabanatutako lekuak.

Puzzle handi bat balitz bezala antolaturik dago. Irudi osoa lurraldea da eta elkarri lotutako zazpi pieza handik osatzen dute (kuadrillak) eta horietariko bakoitza pieza txikiagoek osatzen dute, hau da, kuadrilla bakoitzeko herriek eta hiriek.

“Arabako lurraldea kuadrillen arabera antolaturik dagoenez, hori aitzakia ezin hobea izan da erakusketa egin ahal izateko. Antolakuntza sistema hau Arabako Lurralde Historikoan baino ez dago. Aro Modernoaren hasieran sortu zen, lurraldearen administrazio premiak asetzeko. Kuadrillak eskualde mailako erakundeak ziren, tokian tokiko ermandadeak eta udalak biltzen zituztenak zera eta lanbide kontuetarako”.

Garapen urbanistikoak bazter horiek eraldatu dituen arren, denboran atzera egin eta lurralde horretako txoko asko nolakoak ziren erakutsiko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button