BERTSOTAN

Araban eta azaroan, “Bertxoko” sariketa

Martxan dago aurtengo Bertxoko Sariketa. Bertso sari horrek arabar eta gazteen aldeko apustu egin nahi du, euren artean bertsoa bultzatzeko. Azaroaren 1ean izan zen lehen kanporaketa Aramaion, eta bigarrena azaroaren 8an izango da Zalduondon.

Aurten hamaika bertsolari lehiatuko dira, bakarkoan. Bi kanporaketetatik, publikoak aukeratutako lau onenak finalera pasatuko dira. Saio hori, azaroaren 21ean izango da, Hala Bedi tabernan.

Datorren barikuan, azaroaren 8an, bigarren kanporaketa izango da Zalduondo Zeledon Elkartean, 20:00etan. Bertan, Xabier Antia, Aroa Arrizubieta, Aitor Najera, Mikel Martin, Eukene De los Aires eta Maddi Agirre bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu