MUSIKA

Big Mama Montse & Tòfol Martinez blues egitasmoa, Ermuan

Big Mama Montse & Tòfol Martínez blues bandak Ermuko Lobiano kultur etxean joko du larunbatean, 22:00etatik aurrera.

Talde katalana ondo moldatzen da zuzenekoetan, eta haien emanaldiak energiaz beterikoak izan ohi dira. Gaztelupeko hotsak diskoetxearen arabera, “Agertokian guztia ematen duten bi ahots, bi gitarra eta bi izaera, kontzertuaren hasierako notetatik azken minutura arte entzulearen atentzioa mantenduz”. Blues hunkigarria eta sakona jorratu ohi du taldeak.

Sant Quirze de Besoran jaio zen Montserrat Pratdesaba, 1963an. Bartzelonako Blues Elkartearen fundatzailea, sari asko jaso ditu eta egun, emanaldiak eta hitzaldiak egin ez ezik, kantu irakaslea ere bada Bartzelonako Blues Tailer-Ikastetxean. 2013ko martxoaz geroztik, European Blues Union Batzordeko kidea da.

Bestalde, Tòfol Martínez Sabadelleko abeslari, gitarra jotzaile, musikagile eta ekoizlea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button