Nontzeberri

Arabako Kuadrillartekoaren saioak gaur eta bihar

Duela aste batzuk Arabako Kuadrillartekoaren seigarren edizioa hasi zen ibiltzen. Guztira hamabi kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala bilduko ditu. Honako eskualdeak ari dira parte hartzen: Aiaraldea, Mendialdea, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (hiru talde) eta Gasteiz (bost talde). Diogun bezala, bat-batekoan eta idatzizkoan taldeka hartuko dute parte-hartzaileek. Bat-batekoan, 12 talde osatu dira eta saioetan 3-6 bertsolari arituko dira kantuan. Guztira 9-12 laguneko taldeek parte hartuko dute.

Asteburu honetan saioak ere programatu dituzte. Gaur berton, otsailak 14, Aguraingo Katarri Elkartean, 21:30ean izango da hitzordua L.P.R. Lautadako Phoemian Rhapsody (Lautada) eta BertsoLARRIAK (Mendialdea) taldeekin. Taldeetako bertsolariak Oier Arbina, BeƱat Cano, Eneko Fernandez de Landa, Mikelats Jausoro, Josu Campo, Ruben Sanchez, Alberto Txasko, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Eneko Alonso, Fernando Antia Txiki eta Jon Ruiz de Pinedo dira.

Bihar bi saio izango dira: Aramaion, Izarra Elkartean, 14:00etan, Izenbakuek (Aramaio) eta LPR Izenbakuek (Aramaio) taldeekin, eta Murgiako Txokoan, 14:30ean, Gorbeialdeko azkenak (Zuia-Urkabustaiz) eta Muinoko katuak resurrection (Gasteiz) taldeekin.