BERTSOTAN

Arabako Eskolarteko Bertso Txapelketa birtualki egingo da

14tik urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa maiatzean ospatu ohi da, baina gauden egoerak beste plaza batzuk eskainiko ditu.

“Maiatza kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izango dela dirudi, baino egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak izan ohi zirenak egokitu beharra izan dugu halabeharrez. Horrek ez du Arabako Eskolarteko Bertso Txapelketa geldiaraziko, ordea. Haurren sormenari bidea eman behar baitzaio!”

Hortaz, bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen duten 14 urte bitarteko haurrek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute udaberrian, eta maiatzean eskualde bakoitzeko lan aukeratuak bertsozale elkartearen web gunean argitaratuko dira. Ekainaren 6ean finalista onenak zeintzuk diren jakitera emango da, eta Hotza Extrem abentura parkean egun pasa ederra izango dute saria, irailaren 13an ikasturte berria gogoz hasteko.

Bertsoak idazteko hiru gai  daude aukeran:
-Nola ikusten duzu mundua etorkizunean?
-Animalia bihurtzeko aukera bazenu ze animalia aukeratuko zenuke eta zergatik?
-Ikusezina bazina, zer egingo zenuke?

Lanak banaka edo taldeka aurkeztu daitezke. Emailez bidali behar dira maiatzaren 21a baino lehen araba@bertsozale.eus helbidera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button