BERTSOTAN

Arabako “Bertxoko” formatu berriarekin dator

Antolatzaileek adierazi duten bezala, edizio honetan “gazteen (eta ez horren gazteen) aldeko apustua egin dugu, hasierako planteamentuaren antza hartu nahian. Horregatik, aurtengo parte hartzaileak banaka lehiatuko dira, bertsolari “mentore” gabe”.

Parte hartuko duten bertsolariak hamabi izango dira. Guztiak hiru kanporaketatan lehiaktuko dira eta final batera sailkatzeko lehian arituko dira.

Gaur berton, azaroaren 9an hasiko da Zalduondon, eta 29an Gasteizko Hala Bedi tabernan izango da azken saioa. Kanporaketak ostiralez izango dira, eta finala ostegunean.
Horrela datoz hitzorduak: Lehen kanporaketa Zalduondoko elkartean, azaroaren 9an, 19:30ean, Aroa Arrizubieta, Aitor Najera, Beñat Cano eta Jon Ruiz de Pinedo bertsolariekin; bigarren Kanporaketa Korresen (taberna), azaroaren 16an, 19:30ean, Unai Anda, Ainhoa Comas, Markel Yoller eta Aitor Ugarterekin; hirugarrena, Aramaion (Zabolako elkartea) izango da azaroaren 23an, 19:30ean, eta han Martin Abarrategi, Xabier Antia, Beñat Garaio eta Mikel Martin bilduko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button