BERTSOTAN

Arabako Bertsolari Txapelketa abiatzear

Larunbatean, otsailak 9, Araian, Andra Mari aretoan, arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa. Lehen final laurden honetan, Felipe Zelaieta, Iñaki Viñaspre, Jon Ruiz de Pinedo, Manex Agirre, Paula Amilburu eta Rikardo Gonzalez de Durana arituko dira buruz buru. Marte Ugarte izango da gai-jartzailea. Viñaspre eta Agirre finalista izan ziren 2017an, eta Manex Agirrek 2015eko txapelketa irabazi zuen.

Araian hasi eta martxoaren 30ean bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian, aurtengo txapelketa. Hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala: Araia, Zigoitia, Aramaio, Legutio, Dulantzi eta Gasteiz. Txapelketak egitura hau izango du: 18 bertsolari final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button