ARTEA

Sandra Rilova eta Juanjo Viota artisten taupadak

Sandra Rilova eta Juanjo Viota artista gazteen pinturekin osturiko Taupadak erakusketa paratu dute Bilbon dagoen Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan, uztailaren 9a bitarte. Orotara, 35 margolan jarri dituzte areto horretan.

Bi pintoreek haien bizipen pertsonalak eta lilurapenak islatu dituzte pintura, marrazki era grabatuetan. “Euren irudi iradokitzaileetan, gauza arraro eta kezkagarriak, eta zorigaiztoko sentipenak adierazteko baliabideak asko dira”.

Hala, Rolovak itsuskeriaren eta gauza groteskoen obsesioa landu du bere obretan, hots, deformazioak, anputazioak eta heriotzak. Viotak, berriz, giro bitxiak, espazio arraroak bildu ditu bere artelanetan, gehienak egunekotasunean txertaturiko espazioak dira. Horretaz gainera, lanotan agertzen diren pertsonaiak, aurpegirik gabeko izaki misteriotsuak dira.

Bestalde, Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-areto honek bi urteko ibilbidea egin du eta Arte Ederren Fakultateko Pintura Sailaren elkarlanean, Bizkaiko artista gazteentzat erakusleiho izan nahi du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button